Zaldibar LHIko irakasleen bloga http://zaldibarlhi.nireblog.com Gure ikastetxean komunikatzeko erabiliko dugun tresna. Tue, 09 Feb 2010 15:52:53 +0100 Zaldibar LHIko irakasleen bloga http://files.nireblog.com/blogs/zaldibarlhi/gravatar.gif http://zaldibarlhi.nireblog.com http://nireblog.com Otsailaren 10a, asteazkena. http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/02/09/otsailaren-10a-asteazkena http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/02/09/otsailaren-10a-asteazkena swvillan10.gifalien2.gif

Kaixo! Gaur asteazkena. 12:30etan libre nago nahi duzuena begiratzeko (edo mozorroren bat ebagitzeko, horretan arrakasta handiagoa baitaukat azken aldian, karkar).

. Gaur eguen zuriko ensaioa aterpean. Taldeak egingo ditugu, ume bakoitza bere irakasle taldearekin. Ordua kontsultatu! 12:15etan zan?

.

. Eta... asteko txistea: estralurtarrena.

Gizon bat bere etxera heldu eta bere andrea ohean bilutsik eta hankazabalik aurkitu du:

- Baina... Anttoni! Zer gertatu zaizu??

- Estralurtar batek bortxatu nauela!!

- Eta, zelan dakizu estralurtarra zela?

- Planeta Agostinikoa zela esan dit eta!!

Comments

]]>
Tue, 09 Feb 2010 15:49:09 +0100
Otsailaren 9a, asteartea http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/02/08/otsailaren-9a-asteartea http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/02/08/otsailaren-9a-asteartea perro_pc.jpg

Kaixo! Asteartea denez, hirugarren zikloko ikasleek infogela erabiltzeko aukera izango dute.

. Askotan hitz egin dugu ikasleen argazkiak interneten argitaratzearena, gurasoen baimena eskatzearena... Ba beste batzuk ez daukate hainbeste arazorik. Berrizko ingleseko kolonietan egon direnean blog honetatan argitaratu dira: klik egin hemen eta begiratu 7. astea. Ikasleek erakutsi zidaten bloga eta helbidea. Oso ondo dago han egin dituzten ekintzak ikusteko.

. Gogoratu irakasle gelako ordenadoreak eguerdian (edo geroago) erabiltzen ditugun bakoitzean amatatu behar direla. Infogelako ordenadoreak erabiltzen ditugun bakoitzean amatatu behar dira, (ez badaukagu beste talde bat atean, behintzat).

KASU BIETAN GOGORATU ERREGLETAK ERE AMATATZEA. Aurrezteko ipini genituen, eta ez baditugu amatatzen kontsumoa handitu baino ez dugu egiten!

Comments

]]>
Mon, 08 Feb 2010 16:03:03 +0100
Otsailaren 8a, astelehena http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/02/05/otsailaren-8a-astelehena http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/02/05/otsailaren-8a-astelehena perro_pc.jpg

Kaixo! Astelehena berriro!

Gaur ezin izango da infogela jolastorduan erabili 3. mailatik gorako guztiok eskolako aterpean eguen zuriko koplak abesten egongo garelako.

12:30etan zikloko batzarrak? Kontsultatu!

Guztiontzat interesgarri den karpeta bat hornitzen nabil egun hauetan: IRAKASLEAK/LASTERBIDEAK. Horko lasterbideak nora eramaten dute?

. Eskolako argazkiak eta bideoak (Servidor 2en dago)

. Ikasleak karpeta (ZOR zerbitzari nagusian, ikasleek ezin dute idatzi ez gorde).

. Ikasleen lanentzako karpeta (Servidor 2en) euren lanak gordetzeko.

. Ingleseko biltegia (eurentzako)

. Ipuinen soinu artxiboak entzunaldiak egiteko (ENTZUMENA!) Laster sartuko ditugu.

. Ikusentzunezkoen maileguak apuntatzeko txantiloia (irakasleak karpetan).

. IKT INZIDENTZIAK apuntzatzeko txantiloia (iraksleak karpetan).

Erabiltzen animatu zaitezte: Oso erosoa da!

lasterbideak.jpg

Comments

]]>
Fri, 05 Feb 2010 15:55:51 +0100
Otsailaren 5a, ostirala http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/02/04/otsailaren-5a-ostirala http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/02/04/otsailaren-5a-ostirala shiplet.gif

Kaixo! Gaur ostirala. Badakizuenez, 13:00ak inguruan urtebetetzeak ospatuko doguz.

. Astelehenean, jolastorduan, hirugarren mailatik aurrera eguen zuriko koplak abestuko ditugu, lehen kontaktua egiteko. Makilak gogoratu! A, gomendio bat: irakasleak irteera egunean makila ez eroatea hobeto. Gero beti amaitzen duzu ume batena eroaten, eta gainera, oso nekagarria da!

Eta ostiral honetan bai: Eguraldia.

otsailaren-5a.jpg

Comments

]]>
Thu, 04 Feb 2010 16:05:13 +0100
Otsailaren 4a, osteguna http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/02/03/otsailaren-4a-osteguna http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/02/03/otsailaren-4a-osteguna perro_pc.jpg

Kaixo!

Batzuentzat gaur egun luzea:

. Sanblasetan ibili direnentzat...

. 17:30etan Eskola kontseilura joan behar dutenentzat.

Osteguna denez hirugarren zikloko ikasleek jolastorduan infogela erabiltzeko aukera dute. Gogoratu eitzezue, mesedez, zelako ekintzak egin ahal diren han:

. Gelako lanarekin lotura duen edozer.

. Ikasleen karpetako PROGRAMEN ZERRENDAN dauden programa eta web guztiak.

. Jokoak nik edo beste irakasle batek onartutakoak bakarrik.

Txateatzeko edo youtuben tontakeriak (tronpazoak ikusten egoten dira) ikusten ibiltzeko baimenik ez daukagu, momentuz.

Atzo irakasle gelan 8 martziano-traje ebagi ditugu. Sobratu diren txatalak patroi moduan erabili ahal dira. Norbaitek zelan ebagi jakin nahi badau, galdetu.

Batzuk pelukekin arazoak dituzte: hemen dituzue bururako beste aukera batzuk, jajaja.

177__320x240_star-wars-padme-amidala-wallpaper-06.jpg

TA GOGORATU: BIHAR URTEBETETZEKO KUTXIPANDA!

Comments

]]>
Wed, 03 Feb 2010 16:57:36 +0100
Otsailaren 3a, asteazkena http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/02/02/otsailaren-3a-asteazkena http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/02/02/otsailaren-3a-asteazkena perro_pc.jpg

. Egunon! Gaur asteazkena denez, laguntza behar duenak eska dezala 12:30etan infogelan.

. Ingles gelako portatila konpontzeko abisua eginda dago.

. Gogoratu guztiok irakasle gelako eta infogelako ordenadoreak erabiltzen ditugunean amatatu behar direla, atzo leku bietan batzuk martxan egon dira. Bozgorailuak eta abarrak baita!

. Dakizuenez, bihar arratsaldean, 17:30etan OOG (eskola kontseilua) egongo dela.

bebe_avionchisteweb.jpg

Comments

]]>
Tue, 02 Feb 2010 16:08:12 +0100
Otsailaren 2a, asteartea http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/02/01/otsailaren-2a-asteartea http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/02/01/otsailaren-2a-asteartea perro_pc.jpg

. Gaur asteartea denez, hirugarren zikloko ikasleek infogela erabiltzeko aukera dute.

. Asteko iradokizuna: LUKENE, SUGEGORRI TXIRENE

portada.JPG

Ipuin hauek ikasle etorkinei euskara erakusteko material batzuen artean daude. Orrialdeari gortzetzeko eskatuta, lasai gordetzen dira word dokumentu moduan. Hemen klik egin!

Orri hau askotan hemen jarri dudan www.elkarrekin.org orrialdetik aterata dago. Izena eman eta alde pribatura sartuta material interesgarri asko dagoela ikusiko duzue. Norbaitek nirekin sartu nahi badu nolakoa den ikustekoe do, esan eta asteazken batetan egingo dugu. Horrela gero erabaki ahal duzue izena eman ala ez.

Comments

]]>
Mon, 01 Feb 2010 16:03:49 +0100
Otsailaren 1a, astelehena http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/29/otsailaren-1a-astelehena http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/29/otsailaren-1a-astelehena perro_pc.jpg

. Gaur hilabete berria eta astelehena.

. Bigarren zikloko ikasleek jolastorduan infogela erabiltzeko aukera dute.

. Azken berrien arabera,  OOG (Ordezkaritza organu gorena, hau da, kontseilua) ostegunean izango da.

. 12:30etan infogelan klaustroa jarraitu behar dugu, punto gehiago dago eta.

Comments

]]>
Fri, 29 Jan 2010 15:54:14 +0100
Liburutegitik Sahararaino http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/29/liburutegitik-sahararaino http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/29/liburutegitik-sahararaino jirafa27.jpg

Egun on:

Argazkiak ikusi ondoren ikasleekin zertxobait gehiago landu gura baduzue , hona helbide bat:

www.eurosur.org/guiadelmundo/paises/sahara

Mila esker denoi karabanaren alde egin duzuen lanagatik! SUCRAN!!!

Comments

]]>
Fri, 29 Jan 2010 09:03:28 +0100
Urtarrilaren 29a, ostirala http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/28/urtarrilaren-29a-ostirala http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/28/urtarrilaren-29a-ostirala . Kaixo! Gaur ostirala da.

. Atzo SAHARAKO AURTENGO ARGAZKIAK ipini ditugu guztiontzat erakusgarri. Interes handikoak dira: humano, kulturala, artistikoa, estetikoa... Eta oso erabilgarriak tutoretzan edo beste arlo batzutan.

img_2300.JPG

. Gela guztietako ordenadoreetatik ikusi ahal dituzue, eta eskolan dauden kainoiekin proiektatu baita. Nola aurkitu: Argazkien karpetan daude. Horretarako, Irakaslek karpeta/Lasterbideak/Eskolako argazkiak..

img_1792.JPG

. Norbaitek Servidor2 aurkitzen badaki, hortik ere leku bera ikusteko modua dago.

Comments

]]>
Thu, 28 Jan 2010 16:00:46 +0100
Urtarrilaren 28a, osteguna http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/27/urtarrilaren-28a-osteguna http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/27/urtarrilaren-28a-osteguna perro_pc.jpg

. Kaixo. Gaur osteguna izanda, 5 eta 6. mailako ikasleek infogela erabiltzeko aukera daukate.

. 12:30etan klaustroa dago. Infogelan.

. Eta gaur pentsatzeko esaldi bat:

"Teknologia, teknologiaren aurretik jaio direnentzat baizik ez da teknologia". (Alan Kay)

Gure ikasleak jaio zirenean ordenadoreak etxe askotan zeuden. Gutako batzuk ez genuen telebistarik ezagutu... noiz arte?

Normala gizarteak hiritarrei orain dela 25 urteko gaitasun berberak ez eskatzea, ezta?

. "MAPA DE EUROPA" programa ipini dut ikasleentzat erabilgarri. Europako  mapa mutuan herrialde bakoitza tarraz eroan behar da bere tokiraino. Hirugarren ziklorako egokia da batez ere, eta gelatik edota infogelan erabili daiteke. Nik jolastorduan datozenei erakutsiko diet, eta hau da aurkitzeko bidea: Ordenadorea (Mi PC) / Ikasleak / IKT / 3. zikloa / Mapa de Europa.

PowerPoint edo OpenOficceImpress  programekin zabaldu daiteke.

Comments

]]>
Wed, 27 Jan 2010 15:56:47 +0100
Urtarrilaren 27a, asteazkena http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/26/urtarrilaren-27a-asteazkena http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/26/urtarrilaren-27a-asteazkena perro_pc.jpg

. Gaur, asteazkena, gurasoen eguna da esklusiba orduan. Libre dagoenak, nahi badu, informatika gelan edo irakasle gelan aurkituko nau behar duena ikusteko.

dragon.jpg

. Badaukat eskari bat irakasleen karpetan dagoen dokumentazioa aztertzeko,  eta gauzak nola funtzionatzen duten ikusteko. Baten batek hori edota beste zerbait ikusi nahi badu, badaki.

. Bihar klaustroa egongo da, badaukagu guztiok gaiordena.

. Ostiralean izan behar zan eskola kontseilua (OOG, ordezkaritza organu gorena) baina asteartera atzeratu da.

Comments

]]>
Tue, 26 Jan 2010 15:52:11 +0100
urtarrilaren 26a, asteartea http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/25/urtarrilaren-26a-asteartea http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/25/urtarrilaren-26a-asteartea perro_pc.jpg

. Egunon! Gaur asteartea denez, hirugarren zikloko ikasleek jolastorduan infogela erabiltzeko aukera eukiko dute.

. 12:30etan ohiko lekuetan zikloetako batzarrak.

. Koneksio arazoak bere horretan jarraitzen dute. Orain bai, orain ez interneten orriak kargatzerakoan. Oraindik ez da Montte etorri kableatua begiratzera (gainera nire ustez, arazoa ez dago horretan, biana... deskartatzeagaitik...).

Comments

]]>
Mon, 25 Jan 2010 16:25:51 +0100
Urtarrilaren 25a, astelehena http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/22/urtarrilaren-25a-astelehena http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/22/urtarrilaren-25a-astelehena perro_pc.jpg

. Kaixo! Astelehena berriro.

. Bigarren zikloko ikasleek jolastorduan infogela erabili ahal dute.

. 12:30etan zikloetako batzarrak.

. Hemen daukazue Eskola 2.0rako ekarriko dituzten "arbel digital elkarreragile" horietako baten argazkia. Hau berritzegunekoa da. Durangaldean, antza, martxoaren hasieran edo ipintzea tokatzen zaigu.

Gainean duen besoa, kainoia daramana, behar ez denean albo batera egiten da, beti erdian ez daiten egon.

eskola_20_arbeldigitala.JPG

Comments

]]>
Fri, 22 Jan 2010 15:58:58 +0100
Urtarrilaren 22a, ostirala http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/21/urtarrilaren-22a-ostirala http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/21/urtarrilaren-22a-ostirala perro_pc.jpg

. Gaur ostirala. Talde pedagogikoa betiko orduan eta lekuan  bilduko da.

. Norbaitek zerbait ikasi edo komentatu nahi balu,  13:00etatik aurrera irakasle gelan egongo naiz. Adibidez, bateren batek esan zidan fotokopiadorara inpresio pribatua eginez bidatzen ez dakiela.  Hori garrantzizkoa denez (zuzenean bidalita, beste bat fotokopiatzen dagoenean trastoa deskonfiguratu egiten da) gaur hori ikusi ahal dugu.

. Hona hemen txuleta labur bat:

Inprimitzeko orduan ordenadorean bide hau jarraitu behar da:

Fitxategia/inprimatu/Inprimagailua aukeratu (toshiba negro edo toshiba color)/Propietateak/Inpresio pribatua/betiko beste parametroak (zenbat kopia, zeintzuk orri)/Onartu. Departamentuko pasahitza eskatuko du (Angelek emandakoa 100**), eta gero pribatuko pasahitza. Nik aurrekoaren berdina jartzen dut BETI! Bestela, nire buruaz, agur dokumentua!

Hau guztiau, ordenadorean. Gero fotokopiadorara joan eta rekuperatzea apur bat narrazagoa da. Bertan ikasiko dugu!

. Aste honetan koneksio arazoak direla eta, txisterik egon ez denez, hemen daukazue bat:

taldelana.jpg

HAU GERTATZEN ZAIO GURE INTERNETEKO KONEKSIOARI! Batek besteari errua!!

. Eta ostiralero bezela, eguraldia!

urtarrilaren-22a.jpg

Comments

]]>
Thu, 21 Jan 2010 16:02:57 +0100
Urtarrilaren 21a, osteguna http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/20/urtarrilaren-21a-osteguna http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/20/urtarrilaren-21a-osteguna perro_pc.jpg

. Kaixo! Gaur, osteguna, berriro guztiok konektatuta!

Eskolako gela guztiek koneksioa dute, baina ez dakigu noiz arte. Sistemak, konponduta egotearen itxura duen arren, lehengo moduan jarraitzen du: interneteko koneksioa "orain bai, orain ez" ibiliko da seguruenik. Gure sarean barruan ibiltzeko arazorik ez daukagula uste dut. Tecnocomekoek kanpokoa ez dela eta gurea dela esaten duten arren, nik ez daukat argi. Gainera, mintegian komentatu dugunez, ESKOLA GUZTIETAN BERDIN GABILTZA!

. Gaur osteguna denez, 3. zikloko ikasleek infogela erabili ahal dute. 4 makina konektatzea falta zait, baina beste guztia ondo dabil.

. Hemen opari bat: nahi duenak bere ordenadorera jeitsi eta inprimitu ondoren umeek margotu ahal dute.

marciano.png

.

Comments

]]>
Wed, 20 Jan 2010 16:11:11 +0100
Urtarrilaren 18a, astelehena http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/17/urtarrilaren-18a-astelehena http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/17/urtarrilaren-18a-astelehena perro_pc.jpgEgunon!

. Gaur astelehena denez, bigarren zikloko ikasleek  infogela erabiltzeko aukera izango dute.

. 12:30etan, zikloetako batzarrak ohiko lekuetan (epelenak topatu).

. Aratusteetarako beste aukera bat, nahiko erreza. Plastikoz edo oihalez egin daitekeena.

nenos01_2005.jpg

 carnaval2009-102.jpg

. Norbaitek kareta hau erabili nahi  badu, eskumako botoiaz jo eta nahi dauen karpetan gorde dezala.

careta_extraterrestre.png

. Bloga ikusteko moduan bazarete, ditugun koneksio arazoak konpondu direla esan nahi izango du. Ez da txarto egongo!Swich berri bat jartzeko probak egiten ibili dira, ia internet hobeto dabilen.

Comments

]]>
Sun, 17 Jan 2010 20:58:00 +0100
Urtarrilaren 15a, ostirala http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/14/urtarrilaren-15a-ostirala http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/14/urtarrilaren-15a-ostirala perro_pc.jpg

Kaixo, gaur ostirala! Amantala etxera, bokata eguna...

Orduan, estralurtarrak eta espazioko biztanleak izango da gaia ezta?

Hona hemen ideia batzuk!img03r.jpg

. Gorputzean mota guztietako kapak, gonak, pontxoak gerrikoarekin, buzoak, praka eta jakak, tela atomikoz badira onartzen dira.

1998.jpg

. Buruan: antenak, kornetilak, enbutuak, adarrak, pelukak, argiak, kaskoak, piszinako txanoak...

. Akzesorio ugari ere: eskiatzeko zein piszinako betaurrekoak, koladorez egindakoak, eskumuturreko edo orkatilarako adorno zabalak, ezpata edo bestelako laserrak, ovniak...

martzianoa.jpgEzkerrekoa erreza da egitea: praka eta jertsea kolore berekoa (beltza edo zuria baita) eta kolore bateko gerrikoa, banda eta praka barrenetan, edo eta eskumuturretan.marcianos-carnaval-de-cadiz_23223.jpg

. Bestean ikusten denez, panty edo leotardoen gainean galtzontziloak joan daitezke! Eta buruan, ia edozer!

. Bihar gehiago ipiniko ditut. Eta amaitzeko, ostiralero bezela, eguraldia!

urtarrilaren-15.jpg

Comments

]]>
Thu, 14 Jan 2010 22:41:37 +0100
Urtarrilaren 14a, osteguna http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/13/urtarrilaren-14a-osteguna http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/13/urtarrilaren-14a-osteguna perro_pc.jpg

. Kaixo! Gaur, osteguna denez, hirugarren zikloko ikasleek infogela erabiltzeko aukera daukate.

. Irakasleen karpetan lasterbideen karpeta bat ipini dut. Hor dago argazkien karpetara, ikasleen karpetara, ikasleen lanentzako karpetara eta dominiora eramaten dituzten asterbideak.

. Eta zelan doaz aratusteetarako gaiaren hauteskundeak? Ura edo estralurtarrak izango dira? Ba gogoratu uretako estralurtarren bat egongo dela ere!!

. Eta gaur sorpresa polit bat: begiratu zelan geratu den liburutegiko txikien txokoa. Zelako butakak, e?

dscn4270.JPG

]]>
Wed, 13 Jan 2010 15:54:49 +0100
Urtarrilaren 13a, asteazkena. http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/12/urtarrilaren-13a-asteazkena http://zaldibarlhi.nireblog.com/post/2010/01/12/urtarrilaren-13a-asteazkena perro_pc.jpg

. Kaixo. Gaur asteazkena da.

. Norbaitek zerbait ikasi edo ikusi nahi badu, informatika gelan egongo naiz 12:30etan. Abisatu eta "a la carta" egin dezakegu.

. Ikusi daiteke, adibidez, eskola 2.0ko pendrivea eta portableen asuntua. Programa portable piloa daukat, norbaitek programak hartu nahi baditu eta pendrive bat behar dituen gauza guztiekin pertsonalizatu, abisatu. Kopiatu, kokatu eta erabiltzen ikasi ahal dugu! Hori bai, pendrive (edo memoria, flash, pinganillo, etab) bat ekarri beharko duzue!chiste-grafico-dios.jpg

. Eta zertarako pendrive eta portableen asuntu guzti hau?

Portableak instalaziorik gabe erabiltzen diren programak dira. Edozein ordenadoretan eukiko dituzu zure favoritoak, normalean erabiltzen dituzun programak... eta ordenadoean inolako aztarnarik utzi gabe ibiliko zara. Ez diozu inori ezer instalatzen ibiltzeko esan behar, eta baimenen arazoa gutxitu egiten da. TXOLLOA!

Comments

]]>
Tue, 12 Jan 2010 15:57:24 +0100