Otsailaren 9a, asteartea
Otsaila
08

Kaixo! Asteartea denez, hirugarren zikloko ikasleek infogela erabiltzeko aukera izango dute.
. Askotan hitz egin dugu ikasleen argazkiak interneten argitaratzearena, gurasoen baimena eskatzearena... Ba beste batzuk ez daukate hainbeste arazorik. Berrizko ingleseko kolonietan egon direnean blog honetatan argitaratu dira: klik egin hemen eta begiratu 7. astea. Ikasleek erakutsi zidaten bloga eta helbidea. Oso ondo dago han egin dituzten ekintzak ikusteko.
. Gogoratu irakasle gelako ordenadoreak eguerdian (edo geroago) erabiltzen ditugun bakoitzean amatatu behar direla. Infogelako ordenadoreak erabiltzen ditugun bakoitzean amatatu behar dira, (ez badaukagu beste talde bat atean, behintzat).
KASU BIETAN GOGORATU ERREGLETAK ERE AMATATZEA. Aurrezteko ipini genituen, eta ez baditugu amatatzen kontsumoa handitu baino ez dugu egiten!

Zabaldu
del.icio.us





