Martxoaren 8a, astelehena
Martxoa
05
Kaixo! Astelehena eta emakume langilearen eguna (egia esan, ez dakit ze emakume ez den langilea, Isabel Preyslerrek ere egingu du zerbait eta).
Horretarako SECCIÓN FEMENINA (Joya franquista) aurkezpena gomendatzen dizuet, frankismo garaian neska gazteei eta emakumeei erakusten zitzaienaren eredua ezagutzeko (frankismoko ideologoek proposatutakoa). Ni baino gazteago ("que ya es decir") den jendeari erakutsi diodanean, horko gauza batzuk ia ezin izan ditu sinistu.
Aurkezpen hori IRAKASLEAK karpetan ikus dezakezue. Hemengo moduko gauza asko, EGB eta institutuan erakusten ziren, nesken "hezkuntzaren" asignatura garrantzizko baten, eta 18 urtekin "el servicio social" ere egiten zuten. Ni gutxigaitik libratu nintzen. Antizipo moduan, perla bi: 
Horrelako perla gehiago nahi dituenarentzat, blog hau gomendatu daiteke.
Iruzkinak onartzen dira!!
Azken orduko berria! Euskadin zehar proiektuan (eskola 2.0tik bidaliko materiala aprobetxetako sortu dutena) gure parekoa izango den eskola IRUNGO ELATZETA IZANGO DA!
Hau da euren 5. mailako ikasleen bloga.
Eta hau hango irakasleetako baten blog literarioa. Ia gustuko duzuen.

Zabaldu
del.icio.us
Kaixo denori, bihar eta ostiralean, 4.mailako ikasleek EBALUAZIO DIAGNOSTIKOKO froga egingo dute.Hori dela eta, ikasleekin alde batera eta bestera ibiliko zaretenei ISILTASUNEZ ibiltzea eskatzen dizuegu.
amatatu. Hau berriro ez gertatzeko proposamenak onartzen dira. 

