Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Zaldibar LHIko irakasleen bloga
Gure ikastetxean komunikatzeko erabiliko dugun tresna.

09/02/2010 GMT 1

Otsailaren 10a, asteazkena.

zaldibarlhi @ 15:49

swvillan10.gifalien2.gif

Kaixo! Gaur asteazkena. 12:30etan libre nago nahi duzuena begiratzeko (edo mozorroren bat ebagitzeko, horretan arrakasta handiagoa baitaukat azken aldian, karkar).

. Gaur eguen zuriko ensaioa aterpean. Taldeak egingo ditugu, ume bakoitza bere irakasle taldearekin. Ordua kontsultatu! 12:15etan zan?

.

. Eta... asteko txistea: estralurtarrena.

Gizon bat bere etxera heldu eta bere andrea ohean bilutsik eta hankazabalik aurkitu du:

- Baina... Anttoni! Zer gertatu zaizu??

- Estralurtar batek bortxatu nauela!!

- Eta, zelan dakizu estralurtarra zela?

- Planeta Agostinikoa zela esan dit eta!!

08/02/2010 GMT 1

Otsailaren 9a, asteartea

zaldibarlhi @ 16:03

perro_pc.jpg

Kaixo! Asteartea denez, hirugarren zikloko ikasleek infogela erabiltzeko aukera izango dute.

. Askotan hitz egin dugu ikasleen argazkiak interneten argitaratzearena, gurasoen baimena eskatzearena... Ba beste batzuk ez daukate hainbeste arazorik. Berrizko ingleseko kolonietan egon direnean blog honetatan argitaratu dira: klik egin hemen eta begiratu 7. astea. Ikasleek erakutsi zidaten bloga eta helbidea. Oso ondo dago han egin dituzten ekintzak ikusteko.

. Gogoratu irakasle gelako ordenadoreak eguerdian (edo geroago) erabiltzen ditugun bakoitzean amatatu behar direla. Infogelako ordenadoreak erabiltzen ditugun bakoitzean amatatu behar dira, (ez badaukagu beste talde bat atean, behintzat).

KASU BIETAN GOGORATU ERREGLETAK ERE AMATATZEA. Aurrezteko ipini genituen, eta ez baditugu amatatzen kontsumoa handitu baino ez dugu egiten!

05/02/2010 GMT 1

Otsailaren 8a, astelehena

zaldibarlhi @ 15:55

perro_pc.jpg

Kaixo! Astelehena berriro!

Gaur ezin izango da infogela jolastorduan erabili 3. mailatik gorako guztiok eskolako aterpean eguen zuriko koplak abesten egongo garelako.

12:30etan zikloko batzarrak? Kontsultatu!

Guztiontzat interesgarri den karpeta bat hornitzen nabil egun hauetan: IRAKASLEAK/LASTERBIDEAK. Horko lasterbideak nora eramaten dute?

. Eskolako argazkiak eta bideoak (Servidor 2en dago)

. Ikasleak karpeta (ZOR zerbitzari nagusian, ikasleek ezin dute idatzi ez gorde).

. Ikasleen lanentzako karpeta (Servidor 2en) euren lanak gordetzeko.

. Ingleseko biltegia (eurentzako)

. Ipuinen soinu artxiboak entzunaldiak egiteko (ENTZUMENA!) Laster sartuko ditugu.

. Ikusentzunezkoen maileguak apuntatzeko txantiloia (irakasleak karpetan).

. IKT INZIDENTZIAK apuntzatzeko txantiloia (iraksleak karpetan).

Erabiltzen animatu zaitezte: Oso erosoa da!

lasterbideak.jpg

04/02/2010 GMT 1

Otsailaren 5a, ostirala

zaldibarlhi @ 16:05

shiplet.gif

Kaixo! Gaur ostirala. Badakizuenez, 13:00ak inguruan urtebetetzeak ospatuko doguz.

. Astelehenean, jolastorduan, hirugarren mailatik aurrera eguen zuriko koplak abestuko ditugu, lehen kontaktua egiteko. Makilak gogoratu! A, gomendio bat: irakasleak irteera egunean makila ez eroatea hobeto. Gero beti amaitzen duzu ume batena eroaten, eta gainera, oso nekagarria da!

Eta ostiral honetan bai: Eguraldia.

otsailaren-5a.jpg

03/02/2010 GMT 1

Otsailaren 4a, osteguna

zaldibarlhi @ 16:57

perro_pc.jpg

Kaixo!

Batzuentzat gaur egun luzea:

. Sanblasetan ibili direnentzat...

. 17:30etan Eskola kontseilura joan behar dutenentzat.

Osteguna denez hirugarren zikloko ikasleek jolastorduan infogela erabiltzeko aukera dute. Gogoratu eitzezue, mesedez, zelako ekintzak egin ahal diren han:

. Gelako lanarekin lotura duen edozer.

. Ikasleen karpetako PROGRAMEN ZERRENDAN dauden programa eta web guztiak.

. Jokoak nik edo beste irakasle batek onartutakoak bakarrik.

Txateatzeko edo youtuben tontakeriak (tronpazoak ikusten egoten dira) ikusten ibiltzeko baimenik ez daukagu, momentuz.

Atzo irakasle gelan 8 martziano-traje ebagi ditugu. Sobratu diren txatalak patroi moduan erabili ahal dira. Norbaitek zelan ebagi jakin nahi badau, galdetu.

Batzuk pelukekin arazoak dituzte: hemen dituzue bururako beste aukera batzuk, jajaja.

177__320x240_star-wars-padme-amidala-wallpaper-06.jpg

TA GOGORATU: BIHAR URTEBETETZEKO KUTXIPANDA!

02/02/2010 GMT 1

Otsailaren 3a, asteazkena

zaldibarlhi @ 16:08

perro_pc.jpg

. Egunon! Gaur asteazkena denez, laguntza behar duenak eska dezala 12:30etan infogelan.

. Ingles gelako portatila konpontzeko abisua eginda dago.

. Gogoratu guztiok irakasle gelako eta infogelako ordenadoreak erabiltzen ditugunean amatatu behar direla, atzo leku bietan batzuk martxan egon dira. Bozgorailuak eta abarrak baita!

. Dakizuenez, bihar arratsaldean, 17:30etan OOG (eskola kontseilua) egongo dela.

bebe_avionchisteweb.jpg

01/02/2010 GMT 1

Otsailaren 2a, asteartea

zaldibarlhi @ 16:03

perro_pc.jpg

. Gaur asteartea denez, hirugarren zikloko ikasleek infogela erabiltzeko aukera dute.

. Asteko iradokizuna: LUKENE, SUGEGORRI TXIRENE

portada.JPG

Ipuin hauek ikasle etorkinei euskara erakusteko material batzuen artean daude. Orrialdeari gortzetzeko eskatuta, lasai gordetzen dira word dokumentu moduan. Hemen klik egin!

Orri hau askotan hemen jarri dudan www.elkarrekin.org orrialdetik aterata dago. Izena eman eta alde pribatura sartuta material interesgarri asko dagoela ikusiko duzue. Norbaitek nirekin sartu nahi badu nolakoa den ikustekoe do, esan eta asteazken batetan egingo dugu. Horrela gero erabaki ahal duzue izena eman ala ez.

29/01/2010 GMT 1

Otsailaren 1a, astelehena

zaldibarlhi @ 15:54

perro_pc.jpg

. Gaur hilabete berria eta astelehena.

. Bigarren zikloko ikasleek jolastorduan infogela erabiltzeko aukera dute.

. Azken berrien arabera,  OOG (Ordezkaritza organu gorena, hau da, kontseilua) ostegunean izango da.

. 12:30etan infogelan klaustroa jarraitu behar dugu, punto gehiago dago eta.

Liburutegitik Sahararaino

zaldibarlhi @ 09:03

jirafa27.jpg

Egun on:

Argazkiak ikusi ondoren ikasleekin zertxobait gehiago landu gura baduzue , hona helbide bat:

www.eurosur.org/guiadelmundo/paises/sahara

Mila esker denoi karabanaren alde egin duzuen lanagatik! SUCRAN!!!

28/01/2010 GMT 1

Urtarrilaren 29a, ostirala

zaldibarlhi @ 16:00

. Kaixo! Gaur ostirala da.

. Atzo SAHARAKO AURTENGO ARGAZKIAK ipini ditugu guztiontzat erakusgarri. Interes handikoak dira: humano, kulturala, artistikoa, estetikoa... Eta oso erabilgarriak tutoretzan edo beste arlo batzutan.

img_2300.JPG

. Gela guztietako ordenadoreetatik ikusi ahal dituzue, eta eskolan dauden kainoiekin proiektatu baita. Nola aurkitu: Argazkien karpetan daude. Horretarako, Irakaslek karpeta/Lasterbideak/Eskolako argazkiak..

img_1792.JPG

. Norbaitek Servidor2 aurkitzen badaki, hortik ere leku bera ikusteko modua dago.

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!